XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auzoko abeletxeen ondotik igarotzean, haietako abereek zer ote zen hura galdetzen zuten.

Jakinminez, ilararen atzetik abiatzen ziren, zer ikusiko.

Horrela, Leandra abeltzainaren atzetik zihoan ilara hura izugarri luzatu zen.

Leandra abeltzaina geltokira iritsi zenean, txartela eskatu zuen.

- Zurekin al datoz abere horiek denak? -galdetu zion geltokiko arduradunak.

- Nireak besterik ez; besteak atzetik etorri dira.

Geltokiko arduradunak ez zekien zenbat diru eskatu abereengatik. Gainera, Leandra anderearen abereak ez zirenek ere trenera igo nahi zuten, besteak bezala.

- Gu ez gaituzte alde batera utziko! -eta hortzak erakusten zituzten.